FOKUri buruz

Proiektu audiobisual bat kudeatzeko
onenen lan taldeak sortzen ditugu

FOKU, 2001 urtean sorturiko ikus-entzun ekoiztetxea da, Euskal Herriko lurralde guztietan lan egiten duten 20 lagunek osatzen dute bere lan talde finkoa eta zerbitzu edo egitasmo audiobisual mota ezberdinak modu osoan, hasieratik amaierararte, ekoizteko gaitasuna dauka.

Bezeroak komunikatu nahi duen ideia edo istorio hori produktu audiobisual batetara eramaten dakien profesionalekin batera, ekitaldi edo errodaia batean lan egiten esperientzia duten kideak daude FOKUren lan taldean. Eskarmentua, pasioa eta freskotasuna elkartuz.

BALIOAK

Ikus-entzunekotan adituak

Helburu eta formatu ezberdinetako eduki audiobisualak sortzen dituen ekoiztetxe bat da FOKU.

Ekoizleak gara

Proiektua gauzatzea eta publikoan inpaktoa lortzea dira gure helburuak.

Proiektu da garrantzitsuena

Gure helburu eta norantza nagusia proiektuaren gauzapen arrakastatsu batean jartzen dugu.

Onenen lan taldeak osatzen ditugu

Produkzioaren atal bakoitzean onenak diren profesionalekin osatzen ditugu lan taldeak.

Teknologia

Teknologia gure aliatua da. Teknologia berrienak aplikatzen ditugu ekoizten ditugun proiektuetan

Zerbitzua

Euskal Herriko lurralde guztitan eta urteko egun guztitan lan egiteko prestatua dagoen egitura daukagu

Jarri gurekin harremanetan

Kontatu iezaguzu zure istorioa