Zerbitzuak

Produktu eta zerbitzu guztiak

FOKU ekoiztetxeak produktu eta zerbitzu aukera zabalak proposatzen ditu. Informazio zerbitzuei dagokionean, argazki eta bideoz osaturiko aktualitatearen jarraipen zerbitzua eskaintzen du, baita ere, 4G/5G motxilarekin edota bestelako konexio sistemekin inplementatzen diren zuzenekoak ere. FOKUk egunero egunero, aktualitate koberturari dagozkion 40 lan egiten ditu, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan. Madrilen eta Bartzelonan ere argazkilari zerbitzua dauka.

Informazio kobertura zerbitzuaz gain, zerbitzu korporatiboak ere eskaintzen ditu FOKUk. Hala nola spot publizitarioak eta bideo promozionalak, estudioko argazkiak edota sare sozialetara zuzentzen diren eduki audiobisuala ekoizten ditu. Ekitaldien antolaketan eta zuzeneko bideo seinalearen ekoizpenean ere urteak daramatza lanean.

FOKUk argazki eta bideo edukien artxibo zerbitzua eskaintzen du. Propioak eta hirugarrengo batentzat ekoiztu diren edukiak jaso, dokumentatu, artxibatu eta mantentzen ditu Bukatzeko, FOKUk telebistara emititzen diren entretenimendu formatuak ekoizten ditu ere.

Eduki informatiboak

Hedabideei eskainitako zerbitzuetan, argazki eta bideo kobertura eta zuzenekoen ekoizpen zerbitzua eskaintzen du FOKUk.

Eduki korporatiboak

Enpresa, instituzio eta elkarteen komunikazio beharretara zuzenduriko eduki audiobisualak ekoizten ditu FOKUk, hala nola, ekitaldien zuzeneko ekoizpena ere.

Entretenimendu edukiak

Telebistarako edo web bidez emititzeko tematika ezberdinetako entretenimendu formatuak ekoizten ditu FOKUk.

Gure Zerbitzuak

FOKUk eremu audiobisualean dauden produktu ezberdinak ekoizteko gaitasuna dauka,
helburu eta formatu ezberdinetako produkzioak, bezero eta behar anitzei erantzunez.

Sorkuntza

Buruan izkutuan zegoen ideia printza bat, intuiziora iristen ez zena, produktu bat izatera eramateko ausardia.

Telebista Programak

Telebistarako entretenimendu programak ekoizten ditugu.

Dokumentalgintza

Gertaera batetan arakatu, testigantzak jaso, ikuspegi ezberdinak bilatu, dokumentatu eta prozesuan istorio bat eraikitzea gustatzen zaigu.

Bideo korporatiboak

Telebistarako zein sare sozialetarako eta publizitate helburuekin egiten diren mota askotako formatoak ekoizten ditu FOKUk.

Ekitaldien zuzeneko ekoizpenak

Zuzeneko emisio batek publiko ezberdinak ekitaldiarekin konektatzeko aukera ematen du, irudi eta soinu kalitatea inoiz baino garrantzitsuagoa da orain.

Zuzeneko bideo seinalea sare sozialetara

Bideo seinalea jaso eta helmuga ezberdinetara eramateko gaitasuna daukagu, sare sozial eta webgune ezberdinetan seinalea emitituz, publikoaren bila joanez.

Argazki eta bideo informatiboak

Aktualitatearekin lotura duten ekimenak argazki zein bideo formatuan jasotzen ditugu, hedabideei banatzeko edo ekitaldiaren antolatzaileei entregatzeko.

Bideo eta argazki artxibaketa

2.000.000 argazki eta milaka bideo grabazio jaso, estandarizatu, dokumentatu eta artxibatzen ditu FOKUk. Propioak zein hirugarrengoen artxiboak kudeatuz.

Jarri gurekin harremanetan

Kontatu iezaguzu zure istorioa